martes, 20 de diciembre de 2011

Take Park


Gure proiektua Gasteiz eta landa lurren arteko trantsizio gunean antolatutako parkea da.
Parke hau, alde batetik, Gasteizko eraztun berdearen jarraipen modura ikus daiteke, eta bestetik, landa lurren hasiera markatzen du. Hori potentziatuz, Gasteiztik gunera sartzean lorategi botanikoa aurkitzen da, ondorengoaren aurrerakina dena.
Hala ere, parke honen eta eraztun berdearen ezberdintasuna nabarmena da. Eraztun verdean aisi hiritarra da nagusi, eta gure proiektuan aisi mota berri bat proposatu dugu.  Are gehiago, landa lurretan asisia sortzea.

ZERTARAKO? Aisi mota berri bat sortzeko + 1.sektorea berpizteko eta suspertzeko.

NOLA LORTU? U-PicK mugimenduaren bidez jendea erakartzen eta hoiek lurretan parte hartzen

NORK LANDU LURRAK? Inguruko herritarrek, udaletxeak ordainduko dituenak

BERAZ, proposatutako interbentzio minimoarekin lortuko dena:
+ Landa lurrei erabilera berria ematea + produkzioa ez gelditzea.
+ Gunearen inguruan lanpostuak sortu
+ Jendeari irakatsi landa lurrak lantzen
+ Lehenengo sektorea bultzatu
+ Auto ekoizpenerako bidea irekitzea (jendeak ikasten badu, ortuak sortuko ditu…)
+ GAsteizko produktu naturalak eskura doain izatea
*Horretaz gain, eguna pasatzeko aukera ona eta ezberdina

INTERBENTZIOA- OSAGAIAK:
+ Lorategi Botanikoa
+ Landa Lurrak
+ Oinarrizko Mouduluak (Higiene Gunea + Tailerra + Sukaldea)
+ Modulu Gardena (Turismo Bulegoa)
+ Eraikin horizontala (Traktoreen biltegia + Erabilera anitzeko gune estalia)
+ Eraikin bertikala (Behatokia)
+ Elementu bereziak  + mugikorrak (egungo argi-indarrerako posteak erabiliz oihalak jarriko dira errotazioa dela eta deskantzatzen ari diren lurretan  +  Ikusteko harmailak)
+ Lorategia (Ilarratzarekin + kanposantuarekin lotura zuzena_ U-Pick lorealk)
+ Langileak
+ Bisitariak

* Nahiz eta inpaktu fisiko txikikoak izan, landa lurren izaera guztiz aldatzen dute
Gunearen erabilera: AISIA + PARTE HARTU + IKASI + LANDU + BATU + SUKALDATU + JAN + GARBITU + KIROLA + HIGIENE + NATURAREKIKO HARREMANA + IKUSI + PRODUKZIOA ...

PROIEKTUAREN PLANOAK___________________











martes, 15 de noviembre de 2011

TAKING PARK

Antolaketaren eskema:

    
















* Moduluen egituraketa minimoa izango da, horretarako light steel framing eraikuntza-sistema erabiltzea proposatzen da.





         



                
                      

lunes, 3 de octubre de 2011


1.EMATEA:
LEHEN-GERTURATZEA                                            

VILLAFRANCA_OREITIA_ILARRATZA______GASTEIZ

_HASIERA
Hiru herrixken analisia: Bertakoekin elkarrizketan jarduteko gogoak genituen, gure sorpresarako kaletik ez zebilen ia inor, edo inor.  Hala ere, lortu genituen baten batzuk; hauek, talde ezberdinetan sartu ditzakegu. ( adinekoak, gazteak, bizi guztia bertan daramatenak, urte pare bat daramatenak bertan, …). Jendeak, batez ere, bertako telekomunikabideen, hornidura hobeen eta garraiobide zerbitzuen gabeziei erreparatzen zieten. Euren ustez, ez zen ezer gehiago behar; izan ere, Gasteiz hurbil dutelako. Aipatzekoa da ere bizi guztia bertan daramatenak ez dutela turistarik nahi, bestalde, etorri berriek ez dute oztoporik jartzen horretarako.
Askotarikoak dira bertan lantzen diren produktuak, nahiz eta kontsumitzaileak gutxi batzuk izan. Sarri bertan landutakoa norberaren kontsumorako erabiltzen da soilik. Badaude hauekin beste lurzoru erraldoi batzuk eta hauek bai erabiltzen dira esportaziorako; hala ere, Gasteizek ez du beharrizan zuzena hauengandik. Lurzorua handia zein txikia izan, guztiek dute lantzeko eredu berdina (adibidez lurzorua nola eta zeren arabera egituratu).








_BATAK BESTEAREN BEHARRIZANA

Gasteizek gaur egun ez du herrixken behar izan handia; honek mundu mailan du ikuspegia, ostera herrixkek beharrezko dute gasteiz. Beharrizan hori elkarrenganakoa izatea da gure asmoa; herrixkek gasteizerekiko behar ezaren ZALANTZA ezabatzeko.
HERRIXKAK
Nekazaritza
Kolorea

paisaia
lasaitasuna

GASTEIZ
Telekomunikabideak

garraioa
Zerbitzu hobeak, gasa, ura…

_GAUZATZEKO
Irisgarritasunaren garrantzia. Lotura hauek indartzeko eta gertatzeko irisgarritasunaren zerbitzu garbi eta erraza eman behar da, aukera askotakoa. Izan ere, bertakoak esaten dutenaren arabera, badaude autobus geltokiak, Oreitiaren kasuan tren geltokia ere, baina zerbitzu falta dela eta ez da erabiltzen.  Hori dela eta eman daitezken irisgarritasun baliabide ezberdinak aztertu ditugu. Gaur egun ematen direnen gain (autoa, kamioiak) txirrinduan, oinez, zein zaldiz heltzeko aukerak planteatzen ditugu, non bide berrien egituraketa egin beharko litzateke. Horretarako distantzia eta denbora   aztertu ditugu.
_IDEIA NAGUSIA
Aztertutakoaren arabera, Herrixka hauen eta Gasteizen arteko HARREMAN eza da sakondu nahi duguna. Baita, herrixka hauen arteko harremana euren artean. Batak bestearekiko duen beharrizana erakutsi nahi dugu, hauen bateraketak eman dezaken emaitz onak bermatzeko.

TRANTSIZIO GUNEA: artikulazio modura lan egingo duena: Gasteiz+herrixken bateraketa gunea. TRUKEA, Eraztun berdearen eta naturaren eta landa lurren bateraketa . Hain izaera pertsonala ematen dion eraztun berde hau udalerri osoan zehar zabaltzea da ideia.   
   


Batak besteari laguntza eskainiz sortuko den nukleo berri baten gauzatzea da ideia nagusia. Eraztun berdea zabaltzearen ildotik jarraituz, toki estrategiko bat sortu nahi dugu, non gune ezberdinetako jendea batuko den. Gasteiz eta inguruko herrixken arteko elkartruke bat sortuko da nukleo horretan, hona heltzeko modu ezberdinak erabiliko dira, gaur egun erabiltzen diren auto eta kamioiei, zaldian ibiltzeko bideak, txirrinduarekin edota oinez joateko bideak gehituko zaizkie, beti ere, ideiarekin bat etorriko direnak.                          .


                     

martes, 13 de septiembre de 2011

ERAIKUNTZA KULTURALA

(Javier Maderuelo)
Betidanik izan dira paisaia hitzaren esanahiari buruz iritzi eta ideia ezberdinak.
ZER DA PAISAIA galdetzean, askok ez dakite zer erantzun, zelan azaldu, bere baitan duten ideia edo sentimendu hori adieraztean zailtasunak aurkitzen dituztelako.

Hala ere, argi dago paisaia ez dela objektiboki adierazi dezakegun zerbait; honek gure baitan sortzen duen sentimenduak direla eta.
Urteak aurrera egin ahala, gizakiak gauza ezberdinak sortu ditu, bere bizimodurako, bere zoriontasunerako... jakintza handiagotzen joan da eta eskua sartun du, horrela ba gauzak eta tokiak aldatzen joan dira, horrekin batera paisaiaren irizpidearen zalantza. Paisaia interpretazio iturria da beraz, izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua.
Bukatzeko, artikuluak esaten duen modura, paisaiak modu barrutiago batetik hitz egiten du; gitxi-gitxika eraikintzen joan den tokiko okupazio, kultura, jakintza, giza, lur, natura eta abarren arteko harremanak bermatzen dituelako.