martes, 13 de septiembre de 2011

ERAIKUNTZA KULTURALA

(Javier Maderuelo)
Betidanik izan dira paisaia hitzaren esanahiari buruz iritzi eta ideia ezberdinak.
ZER DA PAISAIA galdetzean, askok ez dakite zer erantzun, zelan azaldu, bere baitan duten ideia edo sentimendu hori adieraztean zailtasunak aurkitzen dituztelako.

Hala ere, argi dago paisaia ez dela objektiboki adierazi dezakegun zerbait; honek gure baitan sortzen duen sentimenduak direla eta.
Urteak aurrera egin ahala, gizakiak gauza ezberdinak sortu ditu, bere bizimodurako, bere zoriontasunerako... jakintza handiagotzen joan da eta eskua sartun du, horrela ba gauzak eta tokiak aldatzen joan dira, horrekin batera paisaiaren irizpidearen zalantza. Paisaia interpretazio iturria da beraz, izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua.
Bukatzeko, artikuluak esaten duen modura, paisaiak modu barrutiago batetik hitz egiten du; gitxi-gitxika eraikintzen joan den tokiko okupazio, kultura, jakintza, giza, lur, natura eta abarren arteko harremanak bermatzen dituelako.