Jose Luis Borges-en idatziaren errepresentazioa.Norberaren buruak imaginatzen duen fantasia bat da. Benetan existitzen dena patio edo gune komun bat da eskailera batzuekin. Honek sarrerak ahalbidetzen ditu, baina aldi berean ispilu batzuk aurkitzen dira eta hauek sortzen dituzten isladak pertsona nahasten dute. Simetriaren bitartez aurrekoaren islada gauzatzen da eta ispiluaren aurrekaldean ate edo sarrera kokatzen denean ispiluan bertan beste ate bat agertzea dakar, bertara heldu arte ez dakizularik ziur atea imaginarioa den. Ikusleari sarrera gehiago daudelarik imaginaraziz. Ispiluetan eskaileren isladak ere aurkitzen dira, gela paralelo batzuk sortuz eta ibilbide gehiago daudela sentiaraziz bertan dagoenari.
Tubo moduko patio horra argia goikaldetik sartzen da eta eskilarapean dauden ispilu eta sarrerak itzalpean gelditzen dira. Sarrerak difusoak bilakatzen direlarik.
Tubo moduko patio horra argia goikaldetik sartzen da eta eskilarapean dauden ispilu eta sarrerak itzalpean gelditzen dira. Sarrerak difusoak bilakatzen direlarik.