lunes, 14 de mayo de 2012

AZKEN EMATEAREN LAMINA_A1

OMNIBUS AZKEN EMATEA


Aurreragoko emate eta zuzeneketetan azaldu ditugu proiektuaren oinarriak, azken emate honetan laburpen txiki baten bidez aurkeztuko dizuegu ideia, proiektuaren ildoa gogoratzeko.



Azterketa:
     1_Ibilbideen berrantolaketa, ardatzen garrantzia. Plazaren inguruko kotxeentzako bide guztiak desagertuko dira, inguruko eraikinekin harreman zuzenagoa bilakatuz.
     2_Espazioen antolaketa, ingurukoa kontutan edukiz: Argi dago dauden etxebizitzek intimitatea izaten jarrai dezaten eraikina ez dugula  hor kokatu behar, beraz; gaztetxearen ondoan dagoen parke ondora eramaten dugu, dagoen kalea proiektuaren menpe hartuz eta kale estali bat sortuz.
Bestalde espazio publikoa antolatuko da eleiza proiektuan gehiago integratuz.
     3_Eraikinak alde zaharreko ardatzen norabidea hartuko du.

Proiektua alde zaharreko ebaketaren adierazgarria. Eraikinaren eta espazio publikoaren harremana suspertzeko modulazio bat erabili da, lazo modura. Proiektuko estalki, solairuek eta kaleko pabimentuak ideia bardina jarraitzen dute, materialak dira aldatuko direnak, lekuan leku dituen beharrizanak asetuz.
Hiri altzariak, berdeguneak eta argiztapeneko elementuak modulazio horretan integratuko dira, franja horrek azpimarratuz.

OINAK:
Behe oina_Ebaketa: 1,5m-tara
Ebaketa: 7m-tara
Ebaketa: 10m-tara
Ebaketa: 13m-tara

Estalki oina_Ebaketa: 17m-tara

ALTXERAK 
Eskema:


EGITURA: Ikerketa ( arinagoko sarreretan azaldu dugu, hau aztertutako abantaila eta desabantailen ondorioa izango zen.)

Eraikuntza sistema: Kanpoko azala egiturala izango da, lazo horretako tolesduretan kokatzen da egitura nagusia, horrela alboko fatxadak egituraz libre gelditzen dira eta argiztapen sarrera maximoak izango dira.
Egitura nagusi horretatik 2.mailako azpi solairua arinak eskegiko dira tirante bidez.
Eraikuntza sistema honek hasteko kanpo enbolbente horren egitura egitea eskatzen du, modu horretara babes bat sortuko da hasierako momentutik; izan ere, eraikina garatzerakoan eta barnekalde guztia egitean estalpean egongo zarelako.


Emaitza finala:
EBAKETAK: orokorrak


KANPO ENBOLBENTA_BARNE BANAKETA:


0_Sarrera: komunikazioak, espazio anitza
1_Audiotorio, grada teleskopikoak egongo dira bertan, ekitaldiaren arabera moldatu eta espazio hutsa ere sortu dezakezu.
2_Mediateka: Irakurketa gunea, musika entzuteko gunea, ikasteko gelak...
3_Bainugelak eta aldagelak
4_Relax gunea
5_Igerilekuak: Erlaxatzeko igerilekua, speed igerilekua, saltoak egiteko aukera eskaintzen dizun igerilekua.
6_Kafetegia
7_Kirola: dantzalekuak, kirol ariketak egiteko espazioak
8_Gelak: Hitzaldi, tailer, ikastaro, batzargune...
9_Sabai erabilgarria: aukera asko eskaintzen dizu, klaseak kanpoan eman, kirola, dantza, terraza, kafetegia...eskaintza ezberdinak nahiaren arabera.

EBAKETA XEHETUA:
Luzetarako ebaketa orokorra: Eraikina desplegatu egiten da ebaketa osorik hartuz:
Espazio ezberdinen harremanak garatu ditugu, altuera ezberdinetan kokatuz, halan ere, komunikazio bertikalak bi puntu estrategikotan kokatzen dira solairu eskegiak horren inguruan antolatuz.
Harremanak, bisualak, entzutezkoak, erabileraren araberakoak...izan daitezke.
Zatika:




IRUDIAK: