martes, 28 de febrero de 2012

HUTSUNEA BIZITUZ azken ematea






Ariketarekin jarraituz, jakinik Cuchilleria 28 partzela, eremu funtzio anitza izan behar dela eta biztanleek daukaten beharrizanei erantzun bat emateko berrerabiliko dela gunea,  hasierako burutapenetan aipatutako ideiei buelta batzuk eman ondoren erabakitako ondorio eta baldintzak hurrengoak izan dira:

- Alde zaharreko espazio publikoa sortzeko, gaur egun Gasteizen hain garrantzitsua bilakatzen ari den “berde” horren txertaketa bermatuko da. Gainera Hirigintza tailerra2n egindako plaza ezberdinen analisien emaitzak alderatuz berdeguneek jendearengan badute zeresana, honek dakarren kolorea, usaina, landara beraren bizitasuna eta bizidun ezberdinen erakargarritasunak eremu naturalistagoaren planteamendua dakar. Gainera eremu horretako“kaño”batzuetan landareak daude edota jendearen balkoietan. Hori dela eta gure eremuan Zuhaitz batzuk landatuko dira eremua antolatuko dutenak.


- Horrezgain, medianera artean erretikula bat aurkitzen da. Erretikula honetan zuhaitzekin harremanetan kokatzen diren plataformak egongo dira. Plataforma hauen ardatzak erretikularen lerroak dira; hauek, eremua antolatzeaz gain 2.funtzio bat dute: rail modura bideratzen dira. Plataformei publikotasun-pribazitate maila eskainiko dien gortinen errailak izango dira. Modu horretara nahi den erabileraren esparrua handituko da; adibidez, eremu bat aldagela modura erabili daiteke eta horretarako gortina erabiltzen da, baita talde batek antolatu dezaken batzar pribatu batentzako, edota ikuskizun pribatu baterako zein janari batentzako; izan ere askotan zoazen kolektibo taldeak bakarrik parte hartzea nahi baldin baduzu eremu horretan gortina hauei esker besteekiko banaketa lortu dezakezu.

EGITURARI dagokionez, argia handia izan dadin eta zutaberik ez edukitzeko forjatuaen lodiera gutxi gora behera ia metro batekoa izango da, habe lodi horrek errailen norabidea jarraitzen dute plataformak sostengatuz.


Plataformei dagokienez, 2 eta 3.solairuetan kokatzen dira. Behekaldea guztiz librea da zuhaitzak soilik daude; izan ere eremu hau handiena da; hortaz erabilerei dagokiez tamaina handia behar duten erabilerak bertan jorratuko dira, adibidez:
-Futbol partida bat
- Talde jakin bateko bazkaria, auzokoena, koadrila handi batena...
-Dantza lekua
-Herri kirol txapelketa bat egiteko eremu handia



Hala ere, behealdeko eremu hau gune txikiagoetan banatu daiteke bai bisualki gortinei esker, zein erabilera ezberdinei esker zatitutako eremu bezala.
- Lo egiteko guneak
-Aldagelak
- ludoteka modura haur zein gazteentzat antolatutako eremuak
-irakurtzeko lekuak
- ...
2. eta 3. Solairuetara igotzeko komunikazio bertikalak iparralderantz ematen duen fatxadan kokatuko dira, plataformak leku ilunenetik bazteztur baztertuz. Gainera ditugun zuhaitzek eta plataforma batzuek itzal lekuak sortzen dute norbaitek gune itzaltsuago batetan kokatu nahi balu erabilera horren beharrizanengatik.
- yoga egin nahi duzu itzalpean








2. Eta 3. Solairuetako plataformak kointzidutu dezakete oinean edo ez.
Ez kointziditzeak: - Argiztapen fluxuaren ibilbideak bermatzen ditu.
                              - Goi eta beheko plataformen arteko elkar komunikazio zuzena bideratu dezake :
-Antzerki baten ekitaldia beheko plataforman, goialdetik palko modura ikusi.

Kointziditzeak:  - Aterpea sortzen du.
Hainbat dira gerta daitezkeen banaketak erabileraren eta kolektiboen beharrizanen arabera. Gerta daiteke momentu batean adibidez partzela guztia erabilera bakarrarekin erabiltzea, adibidez kanpotik datorren talde batek bertan lo egingo du bere sakua eraman eta taldea antolatzen da plataforma edo gune ezberdinetan jartzeko. Pribazitaterako kortinak zarratuko dira. 
Goian ikusi daitezkeen adibideek hainbat erabilera har dezakete, nik adibidez batzuk planteatuko ditut, 1. egituraketan behekaldean gune ezberdinak sortzen dira otoi egiteko. Zuhaizpean kokatutako multzoak naturarekin bat egiten dute. Goikaldean adibidez zuhaitza erdikaldean dagoelarik jendeak hau inguratuko du irakurtzen ari den bitartean...



Distantzia luzeek banatzen dituztenean plataformak, zuhaitzak medio direla igortzen den soinua ez da heltzen edo ez horrenbeste.
Distantzia laburrek harremanetan jartzen dute plataformak, kontzertua_eta ikusleak
 

lunes, 27 de febrero de 2012

PASADAN ASTEARTEKO ZUZENKETA

_Espazio publikoa_ez da ekipamendua izango
_Gasteizeko berdea
_Plataforma ezberdinak
_Publiko/Pribatu
Komunikazio bertikala Iparraldera ematen duen fatxadan (alde ilunena)
Zuhaitz-Plataforma edo eremu harremana

lunes, 13 de febrero de 2012

CUCHILLERIA 28

HASIERAKO BURUTAPENAK…
Lehenengo inpresioak:
Gasteizen inguruko herrixketan jardun ostean eta hor gerta zitekeena alde batera utziz, Gasteizen sorrera den alde zaharrera abiatzen gara. Bertako partzela mugatu batean kokatzen da proiektua. Alde zaharreko partzelak dituen baldintzak garrantzitsuak dira; kasurako:
-Medianera  arteko eremuan gauzatuko da lana, bertako eraikinak errespetatu egin behar dira.
- Gure eremua kota ezberdinen artean kokatuko da . Bi kalez hornitzen da, nagusia: Cuchilleria eta 2.mailako kalea.
- Alde zaharreko eremuko argiztapena
-Partzelaren dimentsioak
-...



-Programari dagokionez, Gasteizeko partzela horren barnean hiriko aktibitate ezberdinak gauzatuko dira, guztiaren pilaketa bat moduan eta bertan kolektibo ezberdinak azalduko dira. Proiektua eta hiriaren arteko harreman zuzen bat landuko da. Horrekin lotuta Sou Fujimotoren proiektuak datozkit burura. Eremu batean hainbat gune sortzen ditu, eta hauen arteko elkarkomunikazioa azpimarratzekoa da. 


Arkitektura espazio eta erabilerari lotuta dago zuzen zuzenean. Espazioaren bilakaera esan daiteke funtzioari atxikitzen zaiola; arkitektura modernoaren barruan funtzionalismoa sortu zen, honen oinarrian “formak funtzioa edo erabilera jarraitzen du”.
Kasu honetan bertan gauzatuko diren funtzio ezberdinek behar duten baldintzek sortuko dute espazioa. Erabilera edo funtzio bakoitzak beharrizan ezberdinak izango ditu, beharrizan horien artean:
-Gune bakoitzak behar duen dimentsioak espazioak eratuko ditu


-Honekin lotuta elkarren arteko komunikazioa dago.

- Eremuaren azalaren barruan beste azal batzuk agertuko dira, espazio ireki edo itxiagoak sortuz erabileraren arabera. Espazio publikoak modu ezberdinetan gauzatzen dira, adibidez Bermeoko alde zaharreko espazio publiko batzuk eskulturez hornitzen dira. Esan beharra dago Gasteiz hiri berde bilakatu nahi dela, eta espazio publikoan pentsatzean berde horren arrastoa datorkidala.