lunes, 13 de febrero de 2012

CUCHILLERIA 28

HASIERAKO BURUTAPENAK…
Lehenengo inpresioak:
Gasteizen inguruko herrixketan jardun ostean eta hor gerta zitekeena alde batera utziz, Gasteizen sorrera den alde zaharrera abiatzen gara. Bertako partzela mugatu batean kokatzen da proiektua. Alde zaharreko partzelak dituen baldintzak garrantzitsuak dira; kasurako:
-Medianera  arteko eremuan gauzatuko da lana, bertako eraikinak errespetatu egin behar dira.
- Gure eremua kota ezberdinen artean kokatuko da . Bi kalez hornitzen da, nagusia: Cuchilleria eta 2.mailako kalea.
- Alde zaharreko eremuko argiztapena
-Partzelaren dimentsioak
-...



-Programari dagokionez, Gasteizeko partzela horren barnean hiriko aktibitate ezberdinak gauzatuko dira, guztiaren pilaketa bat moduan eta bertan kolektibo ezberdinak azalduko dira. Proiektua eta hiriaren arteko harreman zuzen bat landuko da. Horrekin lotuta Sou Fujimotoren proiektuak datozkit burura. Eremu batean hainbat gune sortzen ditu, eta hauen arteko elkarkomunikazioa azpimarratzekoa da. 


Arkitektura espazio eta erabilerari lotuta dago zuzen zuzenean. Espazioaren bilakaera esan daiteke funtzioari atxikitzen zaiola; arkitektura modernoaren barruan funtzionalismoa sortu zen, honen oinarrian “formak funtzioa edo erabilera jarraitzen du”.
Kasu honetan bertan gauzatuko diren funtzio ezberdinek behar duten baldintzek sortuko dute espazioa. Erabilera edo funtzio bakoitzak beharrizan ezberdinak izango ditu, beharrizan horien artean:
-Gune bakoitzak behar duen dimentsioak espazioak eratuko ditu


-Honekin lotuta elkarren arteko komunikazioa dago.

- Eremuaren azalaren barruan beste azal batzuk agertuko dira, espazio ireki edo itxiagoak sortuz erabileraren arabera. Espazio publikoak modu ezberdinetan gauzatzen dira, adibidez Bermeoko alde zaharreko espazio publiko batzuk eskulturez hornitzen dira. Esan beharra dago Gasteiz hiri berde bilakatu nahi dela, eta espazio publikoan pentsatzean berde horren arrastoa datorkidala.













No hay comentarios:

Publicar un comentario