lunes, 14 de mayo de 2012

AZKEN EMATEAREN LAMINA_A1

OMNIBUS AZKEN EMATEA


Aurreragoko emate eta zuzeneketetan azaldu ditugu proiektuaren oinarriak, azken emate honetan laburpen txiki baten bidez aurkeztuko dizuegu ideia, proiektuaren ildoa gogoratzeko.



Azterketa:
     1_Ibilbideen berrantolaketa, ardatzen garrantzia. Plazaren inguruko kotxeentzako bide guztiak desagertuko dira, inguruko eraikinekin harreman zuzenagoa bilakatuz.
     2_Espazioen antolaketa, ingurukoa kontutan edukiz: Argi dago dauden etxebizitzek intimitatea izaten jarrai dezaten eraikina ez dugula  hor kokatu behar, beraz; gaztetxearen ondoan dagoen parke ondora eramaten dugu, dagoen kalea proiektuaren menpe hartuz eta kale estali bat sortuz.
Bestalde espazio publikoa antolatuko da eleiza proiektuan gehiago integratuz.
     3_Eraikinak alde zaharreko ardatzen norabidea hartuko du.

Proiektua alde zaharreko ebaketaren adierazgarria. Eraikinaren eta espazio publikoaren harremana suspertzeko modulazio bat erabili da, lazo modura. Proiektuko estalki, solairuek eta kaleko pabimentuak ideia bardina jarraitzen dute, materialak dira aldatuko direnak, lekuan leku dituen beharrizanak asetuz.
Hiri altzariak, berdeguneak eta argiztapeneko elementuak modulazio horretan integratuko dira, franja horrek azpimarratuz.

OINAK:
Behe oina_Ebaketa: 1,5m-tara
Ebaketa: 7m-tara
Ebaketa: 10m-tara
Ebaketa: 13m-tara

Estalki oina_Ebaketa: 17m-tara

ALTXERAK 
Eskema:


EGITURA: Ikerketa ( arinagoko sarreretan azaldu dugu, hau aztertutako abantaila eta desabantailen ondorioa izango zen.)

Eraikuntza sistema: Kanpoko azala egiturala izango da, lazo horretako tolesduretan kokatzen da egitura nagusia, horrela alboko fatxadak egituraz libre gelditzen dira eta argiztapen sarrera maximoak izango dira.
Egitura nagusi horretatik 2.mailako azpi solairua arinak eskegiko dira tirante bidez.
Eraikuntza sistema honek hasteko kanpo enbolbente horren egitura egitea eskatzen du, modu horretara babes bat sortuko da hasierako momentutik; izan ere, eraikina garatzerakoan eta barnekalde guztia egitean estalpean egongo zarelako.


Emaitza finala:
EBAKETAK: orokorrak


KANPO ENBOLBENTA_BARNE BANAKETA:


0_Sarrera: komunikazioak, espazio anitza
1_Audiotorio, grada teleskopikoak egongo dira bertan, ekitaldiaren arabera moldatu eta espazio hutsa ere sortu dezakezu.
2_Mediateka: Irakurketa gunea, musika entzuteko gunea, ikasteko gelak...
3_Bainugelak eta aldagelak
4_Relax gunea
5_Igerilekuak: Erlaxatzeko igerilekua, speed igerilekua, saltoak egiteko aukera eskaintzen dizun igerilekua.
6_Kafetegia
7_Kirola: dantzalekuak, kirol ariketak egiteko espazioak
8_Gelak: Hitzaldi, tailer, ikastaro, batzargune...
9_Sabai erabilgarria: aukera asko eskaintzen dizu, klaseak kanpoan eman, kirola, dantza, terraza, kafetegia...eskaintza ezberdinak nahiaren arabera.

EBAKETA XEHETUA:
Luzetarako ebaketa orokorra: Eraikina desplegatu egiten da ebaketa osorik hartuz:
Espazio ezberdinen harremanak garatu ditugu, altuera ezberdinetan kokatuz, halan ere, komunikazio bertikalak bi puntu estrategikotan kokatzen dira solairu eskegiak horren inguruan antolatuz.
Harremanak, bisualak, entzutezkoak, erabileraren araberakoak...izan daitezke.
Zatika:




IRUDIAK:


lunes, 30 de abril de 2012

PROIEKTUAREN GARAPENA



 Proiektua garatzerakoan, inguruarekiko harremana landu dugu. Eraikina eta ingurua bateratzeko nahian pabimentua erabili izan dugu beste elementuen artean, eta horrela, modulazio handi bat, eskalara egokitzeko, erabili dugu.

Norabidea oso garrantzitsua da sortu dugun espazio publiko eta eraikina bateratzeko orduan. Gainera, hiriko altzariak, argiztapenak, landarediak eta pabimentuaren modulazioak hau jarraitzen dute. Eraikineko franjak alde zaharreko ebaketaren ondorio izan den ideiaren errepresentazio gisa plaza guztira hedatzen dira arinago aipatu moduan.

Gaur egun plaza horretan etxebizitza batzuk kokatzen dira, aurrealdean berdegune bat dutelarik. Hala ere, hau plazatik at gelditzen da, dagoen kota aldaketagatik. Hori integratzeko, %4ko maldaz baliatuko gara kota aldaketa horrek sortzen duen jauzia desagertaraziz. Horrela, espazio publikoan, berdegune horren moldaketa bati esker, eliza ondoko ingurua berrantolatuz,eraikinaren laguntzaile izango den gunea eta parking-a jarriz.


Behe oina (1,5m)
Mediateka oina (7m)
Tarteko oina (10m)
Estalki oina
Eraikinaren antolaketari dagokionez, zirkulazio enbor batzuk planteatu ditugu, edozein puntutik identifikagarriak. Elementu eskegi hauek altuera ezberdinetan kokatzen diren plataforma eskegiak lotzen dituzte
Zirkulazio enbor hauen inguruan plataforma txikiak antolatzen dira, solairuekin komunikatuz.


Egitura horrela eraikiko zen:



Modu honetan, kanpoko estaldura eraikitzen da. Estaldurak lan egiteko egokitasuna eskaintzen du  eraikina eraikitzerako orduan aterpean zaudelako. Horrela, klimatik eta bestelako eraginengatik babestuta, barnealdea barrutik eraikiko zen. Barne espazioak eraikitako estaldura horretatik zintzilikatuz osatuko dira.

viernes, 20 de abril de 2012

EGITURAREN IKERKETA



ABANTAILAK eta DESABANTAILAK aztertzen:
 

1AUKERA
*Abantailak:
0-Barneko zutabeen desagerpena argi handiak gaindituz.
1-Karga handien jasarpena.
2-Malgutasuna: zertxari nahi diogun forma eman.
3-Espazioaren jarraitasuna.
4-Ipar ekialdetik eta hego mendebaldetik haizeari aurre egiten dio, arriostramendua dela eta.

*Desabantailak:
-Argi handien eraginez profilen sekzio handiegiak.
-Forma bihurregiak, konplexuegiak. Azkenean, egitura ez sufritzeko hobe forma homogeneoagoak erabiltzea, egitura arrazionalitatuz.
-Zertxa lazoaren alde gardenean partxe modura txertatzen da eta honek eskema hautsi egiten du, eta gainera argiztapena jaisten du.

2AUKERA
*Abantailak:
0-Barneko zutabeen desagerpena argi handiak gaindituz.
1-Karga handien jasarpena.
2-Malgutasuna: zertxa bakoitzari sekzio ezberdina emanez.
3-Haizeari aurre egingo dio hego-ekialdetik eta ipar mendebaldetik.
4-Argi txikiagoak, profilen sekzioen murrizketa ahalbidetuko dutenak.
5-Forma arrazionala, portiko tradizionala imitatuz.
6-Zertxa lazoarekin bateratu, alde itsuan egutura izkutatuz. Beraz, kontrako aldeetan argiztapen maximoaren lorpena izango da. Egitura gure ideia-eskemarekin bateratu.

*Desabantailak:
- Sekzio ezberdin bakoitzean zertxa ezberdina.

EGITURAREN HASIERAKO GOGOETAK


Eraikinari dagokionez, beirate handiak edukiko ditu, argi sarrerak kontutan izanik, tamaina ezberdinak hartuko dituen altuerak eutsi behar dira,  eta barne espazio diafanoa lortu nahi da, zutabeak ekidituz eta argi handiak bilatuz. Horretarako gure eraikitze sistema zertxetan oinarrituko da.
Konparaketa bat egiten badugu, erdi aroko azken mendeetan gauzatu zen arkitektura gotikoaren eraikuntza sistemarekin konpara dezakegu.
Gotikoa eraikitzeko tekniken bilakaeraren, eta hiriko kultura baten garapenaren emaitza izan zen.
Garai haietan Europa osoan loraldi ekonomiko eta sozial baten ondorioz, hiri berrien sorrerari ekin zitzaion Gasteiz kasurako. Hiriko kultura horren irudikapen nagusia katedrala izan zen.
.

otikoa eraikitzeko tekniken bilakaeraren, eta hiriko kultura baten garapenaren emaitza izan zen.
Garai haietan Europa osoan loraldi ekonomiko eta sozial baten ondorioz, hiri berrien sorrerari ekin zitzaion Gasteiz kasurako. Hiriko kultura horren irudikapen nagusia katedrala izan zen.
Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean bertikaltasuna eta hormaren desmaterializazioaren ideia nabarmentzen dira, eraikuntzaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbiditzen zuena. Horretarako arku zorrotzaren asmakizuna funtsezko baliabidea izan zen.
Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikuntzaren kanpoko hormabularrera ostiko-arkuen bidez transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.
Gure kasuan zertxak desmaterializazioa ekarriko digute, eta zutabe eta hormak kentzea.
Gainera kargen transmizioa arkitektura gotikoan horma bularretan ematen den legez, guk gure eraikinean formari dagokionez eta erabilerari dagokionez nabe nagusitik ezberdintzen diren ondoko nabeetara transmitituko ditugu. Kale estalia sortzen duen guneak eta sarrerakoaren paretan egongo dira zutabeak, erdigunea hutsik utziz eta gune diafanoa sortuz. Izan ere, zertxetatik abiatzen diren kargak zertxarekin bat datozen habeetara transmitituko dira eta hauetatik zutabeetara, desbideraketa sortuz.




lunes, 16 de abril de 2012

ESKEGITA...


Proiektuan kanpotik lazoak sortzen duen jarraitasuna nabarmena da, jarraitasun hau barrukaldetik ere ikusi behar da.
Horretarako egitura nagusitik eskegiko diren azpi solairu batzuk jarriko dira. Azpi solairuak ez dira mugetara helduko, flotatzen egongo dira tirante batzuen bidez. Honek trakziora lan egitea dakar eta eraikuntzak finagoak izatea, gure ideiarekin bat datorrelarik.
Hurrengo proiektua aurkitu dugun eredu bat da, eskegitzearen ideia aurkezten da bertan.

"EL B CENTRO DE CONGRESOS Y AUDITORIO"

Situación: Paseo de Alfonso XII s/n. 30202- Cartagena, Murcia.
Cliente: Ayuntamiento Cartagena.
Arquitectos: SelgasCano, arquitectos (José Selgas, Lucía Cano).
Equipo de diseño: Lara Resco, Carlos Chacón, José de Villar, José Jaraiz, Lorena del Río, Blas Antón, Miguel San Millán, Julián Fernandez, Beatriz Quintana, Jaehoon Yook, Jeongwoo Choi, Laura Culiañez, Bárbara Bardín. Diseño de Interior, Arquitecto de control: SelgasCano, arquitectos. Ingeniería de estructuras: FHECOR Ingeniería de Instalaciones/Eléctricidad/Fontanería: JG. Ingeniería Acustica: ARAU ACUSTICA. Ingeniería Textil: LASTRA Y ZORRILLA. Maqueta: Gilberto Ruiz Lopes.Asistente de Arquitectura: Antonio Mármol, Joaquín Cárceles, Rául Jiménez
Superficie de la parcela: 5.628 m2
Superficie total construida: 18.500 m2
Fase de diseño: 2002-2004
Construcción: 2006—11/2011
Presupuesto: 34.5 million €
Constructora: Dragados, Intersa. Fabricantes de plásticos: Polimertecnic, Sabic. Asientos del Auditorio: Figueras. Fabricante de suelos: Prialpas. Iluminación: Idealux, Talleres Zamora. Muros:ATA Aislamientos Tecnicos Agroalimentarios.
Datos básicos de proyecto:  Auditorio a 1420 asientos, Auditorio b 470 asientos, 10 Salas de conferencias 1000 asientos,  Zona de exposición 850m2, Zona Restaurante 560 m2, Terrazas exteriores 1400m2, Foyer-Distribuidor 1500m2, Vestuarios para 120 personas, sala de ensayo 120m2, Auditorio "a" escenario 500m2, Auditorio "b" escenario 200m2.