Proiektua garatzerakoan, inguruarekiko harremana landu dugu. Eraikina eta ingurua bateratzeko nahian pabimentua erabili izan dugu beste elementuen artean, eta horrela, modulazio handi bat, eskalara egokitzeko, erabili dugu.
Norabidea oso garrantzitsua da sortu dugun espazio publiko eta eraikina bateratzeko orduan. Gainera, hiriko altzariak, argiztapenak, landarediak eta pabimentuaren modulazioak hau jarraitzen dute. Eraikineko franjak alde zaharreko ebaketaren ondorio izan den ideiaren errepresentazio gisa plaza guztira hedatzen dira arinago aipatu moduan.
Gaur egun plaza horretan etxebizitza batzuk kokatzen dira, aurrealdean berdegune bat dutelarik. Hala ere, hau plazatik at gelditzen da, dagoen kota aldaketagatik. Hori integratzeko, %4ko maldaz baliatuko gara kota aldaketa horrek sortzen duen jauzia desagertaraziz. Horrela, espazio publikoan, berdegune horren moldaketa bati esker, eliza ondoko ingurua berrantolatuz,eraikinaren laguntzaile izango den gunea eta parking-a jarriz.
Behe oina (1,5m)
Mediateka oina (7m)
Tarteko oina (10m)
Estalki oina
Eraikinaren antolaketari dagokionez, zirkulazio enbor batzuk planteatu ditugu, edozein puntutik identifikagarriak. Elementu eskegi hauek altuera ezberdinetan kokatzen diren plataforma eskegiak lotzen dituzte
Zirkulazio enbor hauen inguruan plataforma txikiak antolatzen dira, solairuekin komunikatuz.
Egitura horrela eraikiko zen:
Modu honetan, kanpoko estaldura eraikitzen da. Estaldurak lan egiteko egokitasuna eskaintzen du eraikina eraikitzerako orduan aterpean zaudelako. Horrela, klimatik eta bestelako eraginengatik babestuta, barnealdea barrutik eraikiko zen. Barne espazioak eraikitako estaldura horretatik zintzilikatuz osatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario