viernes, 20 de abril de 2012

EGITURAREN HASIERAKO GOGOETAK


Eraikinari dagokionez, beirate handiak edukiko ditu, argi sarrerak kontutan izanik, tamaina ezberdinak hartuko dituen altuerak eutsi behar dira,  eta barne espazio diafanoa lortu nahi da, zutabeak ekidituz eta argi handiak bilatuz. Horretarako gure eraikitze sistema zertxetan oinarrituko da.
Konparaketa bat egiten badugu, erdi aroko azken mendeetan gauzatu zen arkitektura gotikoaren eraikuntza sistemarekin konpara dezakegu.
Gotikoa eraikitzeko tekniken bilakaeraren, eta hiriko kultura baten garapenaren emaitza izan zen.
Garai haietan Europa osoan loraldi ekonomiko eta sozial baten ondorioz, hiri berrien sorrerari ekin zitzaion Gasteiz kasurako. Hiriko kultura horren irudikapen nagusia katedrala izan zen.
.

otikoa eraikitzeko tekniken bilakaeraren, eta hiriko kultura baten garapenaren emaitza izan zen.
Garai haietan Europa osoan loraldi ekonomiko eta sozial baten ondorioz, hiri berrien sorrerari ekin zitzaion Gasteiz kasurako. Hiriko kultura horren irudikapen nagusia katedrala izan zen.
Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean bertikaltasuna eta hormaren desmaterializazioaren ideia nabarmentzen dira, eraikuntzaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbiditzen zuena. Horretarako arku zorrotzaren asmakizuna funtsezko baliabidea izan zen.
Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikuntzaren kanpoko hormabularrera ostiko-arkuen bidez transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.
Gure kasuan zertxak desmaterializazioa ekarriko digute, eta zutabe eta hormak kentzea.
Gainera kargen transmizioa arkitektura gotikoan horma bularretan ematen den legez, guk gure eraikinean formari dagokionez eta erabilerari dagokionez nabe nagusitik ezberdintzen diren ondoko nabeetara transmitituko ditugu. Kale estalia sortzen duen guneak eta sarrerakoaren paretan egongo dira zutabeak, erdigunea hutsik utziz eta gune diafanoa sortuz. Izan ere, zertxetatik abiatzen diren kargak zertxarekin bat datozen habeetara transmitituko dira eta hauetatik zutabeetara, desbideraketa sortuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario