martes, 3 de abril de 2012

OMNIBUS: AURRE ENTREGA



-Alde zaharraren errepresentazioa
       
-Gasteizeko ebaketan oinarritutako ideia
            -Lehen zegoena kontutan eduki
            -Antzinako gertakizunak eta inguruko eraikinen garrantzia


INGURUAREN ERABAKIAK PROIEKTUAN
Hasteko gunearen berrantolaketa bat ikusten genuen ibilgailuen zirkulazioari dagokionez. Gaur egun dagoena gure proiektuarekin ez dator bat. Gure proiektua alde zaharraren adierazle izatean datza, Gure eremua irla modura gelditzen da inguruan dauden kaleen ondorioz; izan ere hor kotxeek zirkulatuko dute eta isolatuta modura gelditzen da, honek jende gutxiago joatea ere dakar.
Hona hemen hirigintza lantegian aztertutako plaza bi eta kotxeek duten eragina.
 


Hori dela eta, guk inguruko eraikinekin harreman zuzenagoa bilatu nahidu dugu, mugak kenduz eta integratuz. Beraz, kotxeentzako bi kale itxiko dira peatonalak bihurtuz. Eta bestea Parkingera sarrera izango da, plazan kotxeek ibiltzea ekidituz.
-Ardatz nagusien azterketa eginez, 3 sarrera daude gure eremura, gaur egun eremua inguratzen dutenak, guk alde zaharretik barrena datozen biak kontrakoarekin lotuko ditugu, ardatz zuzen bat planteatuz. Ardatz hau ez da banatzaile izango antolatzaile baizik. Oinezkoen ibilbide zuzena egingo du gure eremura zuzen zuzenean sartuz eta jendea proiektu barruan integratuz, horrela fluxua handituko da plaza-irla huts horretan.


Gure gunea BI eremutan antolatzen da.




-Alde publiko eta irekiena, eleizaren ondoan doana honi erantzun bat emanik. Lehen zegoen kaleak lotura hausten zuen, gure kotxe eta oinezkoen zirkulazioaren berrantolaketarekin eleiza proiektuarekin batuko du.
Kaskoa Gasteizen sorrera da, antzina alde zaharrak antolatzerako orduan beti zeuden eleiza edota plaza nagusi bat, honek jendearen batzea eta harremanak sustatzea ekartzen zuen. Guk ideia hau berreskuratu nahi dugu gure proiektuak alde zaharraren errepresentazio gisa hau batuko du; hala nola, eleizara doan jendeak hemendik irtetzean harremanetan egoteko gune bat eukiko duen. Ez da soilik hauentzat bideratutako gunea, guztientzat da baina hauentzat ere.
Gune honetan estalki bat egongo da, behekaldea eta goikaldea aktibo izango dituenak. Izan ere, estalki gainean jolasean ibiltzeko guneak daude, eta behekaldea berdegunearekin harremanetan jarriz egoteko gunea izango da.



- Bestalde, beste eremuan funtzio anitzdun eraikina kokatzen da. Eraikina antolatzerako orduan Gasteizko alde zaharraren ebaketan oinarritutako ideiak eremua kolonizatuko du.
Alde zaharraren ardatzak bi dira: lerro horizontala eta bertikala, eraikinak hauek batuko ditu eta guk sortutako diagonal berriak hauen batzea ekarko du sarrera hortik eginik; izan ere, muga adierazgarria izango da eta lehen aipatutako eremua eta eremu hau konektatuko ditu.
Eraikinak gaur egun dagoen kalea ere hartuko du, bertan kale estali bat sortuz. Gasteizen honelakoak falta direla eta eraikinaren hedapenarekin aterpe gune bat ere sortuko dugu, hau merkatal gune bilakatu daiteke. Antzina, gasteizko tontor horretan ortuak zeuden eta seguraski hauen salmenta kaleetan egiten zen, guk bazar moduko eremua sortzeko aukera eskeintzen dugu eraikinetik jariatzen den estalkiarekin, lehengoa bergogoratuz.



-Eraikina ur depositurarte joango da, hau gure proiektuan barneratuko dugu, espazio hau plaza modura ikusten dugu, hemen azalera handidun ekitaldiak sor daitezkela iruditzen zaigu. Hona igo ahal izateko eraikin barnera abiatu behar zara, depositu hau eraikinaren parte dela adieraziz. Gure eraikina ardatz bertikalari dagokionez, ur deposituaren mugatik sartzen da palko moduko elementua eta aterpe gunea sortuz, plaza horretako ikuskizunak martxan jarriz. Izan ere, futbol partida bat, dantzaldi ekitaldi bat  edo antzekoak antolatu daitezke. Horrezgain, hor zeharka ardatz horizontalera jarraiki gure eraikina mugan kokatuko da. Bertako geletako ekintzak espazio handi horrekin konektatuz.
Aurkako aldean, elizaren ondoan, gunearen malda aprobetxatuz eta eraikinaren forma jarraituz eskalonatutako gune bat planteatzen da, eremuari sarrera emanik, plataforma hau egoteko gune gisa bideratzen da, solarium edota hainbat erabilerarako erabili daiteke.



Eraikinari dagokionez, formaren jarraitasuna barrukaldetik ere antzeman behar da, eten puntuak agertuko dira barne solairuek markatzen dutena, hala ere hauek eskegitako elementu solteak izango dira eta eten hauek ez dute tolesdura orokorraren pertzepzioa galeraziko.
Estalki guneak transitableak dira, hauek baranda bat behar dute eta honek tolesduren ideia verdina jarraituko du. Elementu sekundarioak dira.



Proiektua, auzoa asetuko duen arkitektura da eta aldi berean espazio publikoarekin eta inguruko eraikinekin dialogo bat sortuko duena. Lazo jarraikorrak gunearen kolonizazioa ekarriko du.



MAPA KONTZEPTUALA

No hay comentarios:

Publicar un comentario