martes, 27 de marzo de 2012

OMNIBUS_HASIERAKO IDEIAK


 Zuzenketa

Hasteko gunearen analisi orokor bat egin genuen: ardatzak, inguruko eraikinak (altuerak, materialak…), partzelazioa…
1-      Aldabe  hiri-zentrua – estalitako igerilekuarekin
2-      Ies Jesus Obrero
3-      Santa Cruz Dominicas komentua
4-      Santa Maria-ko katedrala
5-      Eskoriatza-Eskibel  jauregia
7-      Bendaña-ko jauregia + Mezkita
10-   Arte + ofizioen eskola
11-   Montehermosoko kultur-zentrua
12-   San Pedro eliza
13-   San Miguel eliza
14-   San Vicente eliza
15-   Matxete plaza (Patrimonio artistiko)
16-   Los Arquillos (Patrimonio artistiko)
17-   Espainia plaza (P.A)
18-   Banco España



Honekin batera elkarrizketa batzuk egin genituen bertako hiritarrek. Hortik ondorio batzuetara heldu ginen:
-          Inpaktu bolumetriko minimoa
-          Adin guztietako kolektiborako
-          Gasteiz hiriko historiaren adierazle
Ondoren, ideia bat sortu zitzaigun:

Gure proiektua alde zaharraren errepresentazio bat izatea.
Kolektiborako bideratutako eraikin publikoa izango da, non harremanak emango diren. Horren inguruan, harreman bisualak bilatuko ditugu- El observador observado -


 





Eraikinak tontorrean egonda alde zaharreko ebaketa errepresentatuko du ardatza aldatuz, hiriko bilbeari amaiera emanez.


Mapa kontzeptualaren hasiera:

HELBURUA:
Proiektua mapa kontzeptualean adieraztea
Indeterminazioaren determinazioa
Formaren garapena , definizioa - azala- azala bizitzea, ibiltzea
Gunearen kolonizazioa

lunes, 12 de marzo de 2012

LA CIUDAD DE DESIRÉE

La ciudad se compone de cinco distritos: Ranimac, Razog, Racot, Ritnes, Rasnep. Entre dos desiertos se encuentra un puente levadizo que se abre ante nuestros ojos dejando aparecer el humo coloreado de las chimeneas, creando formas.
Las mujeres casaderas recorren descalzas las galerías para llegar al oasis que se encuentra en Razog. Allí se desvisten descubriendo su cuerpo desnudo, de espaldas, dejando entrever  lo que el pelo largo da alcance. El hombre persigue las huellas de una fugitiva ascendiendo por las escaleras de caracol, hasta perder su rastro y llegar a los pináculos por donde contempla la Desirée.
El ritmo empezará a aumentar a medida que nos acerquemos al corazón de la ciudad, Ritnes, donde el deseo se desata, y surca los canales cobrando realidad al llegar al distrito de Racot, el cual atraviesa de Este a Oeste la ciudad.
En lo más alto de la ciudad habita el poder, y es que tu afán que da forma al deseo toma del deseo su forma, y crees que gozas por toda Desirée cuando sólo eres su esclavo.

IDEIA

Testua aukeratzeko orduan,  LA CIUDAD Y EL DESEO aukeratu genuen “deseo” hitz horrek sortzen zigun erakargarritasunagatik.

Ideia nagusia hiria GIZA GORPUTZAREKIN parekatzea izan da.  Irakurritako testuetako hirien izenak emakumeen izenak dira, hortik abiatuz emakumearen gorputza da aukeratu duguna.


Gure hiriaren ideia naguasia EMAKUMEA da, emakumearen gorputza, hain zuzen ere. Askotan erabilia izan da emakumeon gorputza literaturan, inspirazio gisa askok aukeratu dute.


Gure kasuan, gorputza eta hiria parekatzen ditugu. Hiri barnetik ibiltzea emakume baten gorputzetik zehar ibiltzean datza. Guk ibilbide bat proposatzen dugu eta hiriko zati ezberdinak gorputzeko atal ezberdinekin parekatu ditugu,  joko bat egitea proposatuz. Emakumearen gorputzean zehar eginiko ibilbideak zentzu “erotiko” bat ere du.


Gure kasuan mantentzeaz gain, honekin joko bat egitea proposatu dugu, hitz batzuen atzean, hau da, hiriko zatien izenen atzean bestelako zentzu bat dago, baita narrazioaren puntu askotan, nolabait modu originalean ezkutatu nahian.


Manhattan delakoa izan dugu abiapuntu gisa, gure hiriak ere distritu ezberdinak izango ditu. Distritu hauek eta gure oinarria mantenduta (emakumearen gorputza), gorputzaren atal desberdinak identifikatuko dira, hauek duten funtzioen edo eragiten dituzten sentsazioen arabera.


Bost atal nabarmendu dira:
  _ OINAK  ibiltzea ahalbidetzen gaituzte.      CAMINAR
  _ GERRIALDEA                                            GOZAR
  _  BULARRA (bihotza)  sentiarazten digu.    SENTIR
  _  ESKUAK  ukipena ahalbidetzen digute.   TOCAR
  _  BURUA  pentsatzen laguntzen dugu, gure gorputzean nagusi den moduan, hirian  
                      ere, askotan agintea hartzen du. PENSAR


Emakumea etzanda dagoela suposatuko dugu, hiri bezala horizontalki analizatuko dugu. Ibilbidea behealdetik hasiko da, oinetatik, “hiriaren hegoaldetik” eta modu honetan, gure hiria aurkeztuko dizuegu...


(... laster argitaratuko da HIRI BERRIA : Desirée )

Yoshitoshi Morl


Yoshitoshi Morl

Yoshitoshi Morl



 





 
 





sábado, 10 de marzo de 2012

PARTE HARTUZ...HARREMANAK EZTUTUZ (Teknologia)

Gasteizen egin dugun ariketarekin eta egingo dugun hurrengoarekin lotuta, jendeak bilatzen dituen guneak eta ekintzak begiratzen eta aztertzen nenbilela, pasadan ostiralean eskolan ikusitako adibide batzuekin gogoratu naiz.

Teknologia berriek aurrera egiten dute eta  faktore guztietan dihardute, arkitekturan ere. Egiten diren proiektuak helburua ondo betetzea espero dute; hala ere, askotan ez da lortzen. Egingo dugun ariketan espazio funtzio anitza gauzatuko dugu, espazio hortara jendea joatea derrigorrezkoa da helburua ondo betetzeko, jendea ez badoa egindakoak ez duelako balio. Alhondiga eta horrelako eraikinetan jende asko pila daiteke. Jendea igerilekura, zinemara, jatetxera, zerbait ikustera...joaten da, baina badira sortu daitezken beste faktore garrantzitsu batzuk: Jendearen arteko harremanak eta  Jendearen eta sortutako arkitekturaren arteko harreman zuzena kasurako.

Denok dakigunez Graffiti-ak egiterakoan arazoak aurkitu dira, leku askotan ez direlako baimentzen hauek egitea, " Graffiti Research Lab" arte urbanoa aztertzen ari da eta New Yorkeko Eyebeam tailerretik forma ezberdinak garatzen ari dira hauek aurrera eramateko, beste gauza batzuen artean. Hau aurrera eramateko kultura digitaletik datozen tresna eta lengoaiak erabiltzen dituzte. Ideiak: "Videograffitiak" izan daitezke adibidez, Zertarako marraztuko dituzu paretak tantak isuriko dituzten sprayekin X metroko hizki zein marrazkiak proiekta ditzakezunean fatxada batetan?
Rotterdam, 2007

                         
LED Throwies-ak Led-a, litiozko pila bat eta iman bat dute, merkeak eta kantitate handietan produzitzeko errazak dira. Hauek azal metaliko batetan itsas daitezke. Tontakeri bat dirudi baina posibilitate ezberdinak ematen ditu eta hurrengo bideoetan ikusi daiteken modura jendearen arteko elkar harremana sendotu dezake, baita jendea eta eraikuntzaren artekoa; izan ere, kasu honetan eraikina nahi duzun modura hornitu dezakezu eta propio izatearen indarra hartzen du; hau da, zure lan bat izatearen hurbiltasuna, eraikuntza zurea sentitzearen baldintza...



Ondo legoke horrelako ekintzetan parte hartzea noiz behinka inguru hauetatik ere