Ideia nagusia hiria GIZA GORPUTZAREKIN parekatzea izan da. Irakurritako testuetako hirien izenak emakumeen izenak dira, hortik abiatuz emakumearen gorputza da aukeratu duguna.
Gure hiriaren ideia naguasia EMAKUMEA da, emakumearen gorputza, hain zuzen ere. Askotan erabilia izan da emakumeon gorputza literaturan, inspirazio gisa askok aukeratu dute.
Gure kasuan, gorputza eta hiria parekatzen ditugu. Hiri barnetik ibiltzea emakume baten gorputzetik zehar ibiltzean datza. Guk ibilbide bat proposatzen dugu eta hiriko zati ezberdinak gorputzeko atal ezberdinekin parekatu ditugu, joko bat egitea proposatuz. Emakumearen gorputzean zehar eginiko ibilbideak zentzu “erotiko” bat ere du.
Gure kasuan mantentzeaz gain, honekin joko bat egitea proposatu dugu, hitz batzuen atzean, hau da, hiriko zatien izenen atzean bestelako zentzu bat dago, baita narrazioaren puntu askotan, nolabait modu originalean ezkutatu nahian.
Manhattan delakoa izan dugu abiapuntu gisa, gure hiriak ere distritu ezberdinak izango ditu. Distritu hauek eta gure oinarria mantenduta (emakumearen gorputza), gorputzaren atal desberdinak identifikatuko dira, hauek duten funtzioen edo eragiten dituzten sentsazioen arabera.
Bost atal nabarmendu dira:
_ OINAK ibiltzea ahalbidetzen gaituzte. CAMINAR
_ GERRIALDEA GOZAR
_ BULARRA (bihotza) sentiarazten digu. SENTIR
_ ESKUAK ukipena ahalbidetzen digute. TOCAR
_ BURUA pentsatzen laguntzen dugu, gure gorputzean nagusi den moduan, hirian
ere, askotan agintea hartzen du. PENSAR
Emakumea etzanda dagoela suposatuko dugu, hiri bezala horizontalki analizatuko dugu. Ibilbidea behealdetik hasiko da, oinetatik, “hiriaren hegoaldetik” eta modu honetan, gure hiria aurkeztuko dizuegu...
(... laster argitaratuko da HIRI BERRIA : Desirée )
![]() |
| Yoshitoshi Morl |
![]() |
| Yoshitoshi Morl |
![]() |
| Yoshitoshi Morl |





No hay comentarios:
Publicar un comentario