Gasteizen egin dugun ariketarekin eta egingo dugun hurrengoarekin lotuta, jendeak bilatzen dituen guneak eta ekintzak begiratzen eta aztertzen nenbilela, pasadan ostiralean eskolan ikusitako adibide batzuekin gogoratu naiz.
Teknologia berriek aurrera egiten dute eta faktore guztietan dihardute, arkitekturan ere. Egiten diren proiektuak helburua ondo betetzea espero dute; hala ere, askotan ez da lortzen. Egingo dugun ariketan espazio funtzio anitza gauzatuko dugu, espazio hortara jendea joatea derrigorrezkoa da helburua ondo betetzeko, jendea ez badoa egindakoak ez duelako balio. Alhondiga eta horrelako eraikinetan jende asko pila daiteke. Jendea igerilekura, zinemara, jatetxera, zerbait ikustera...joaten da, baina badira sortu daitezken beste faktore garrantzitsu batzuk: Jendearen arteko harremanak eta Jendearen eta sortutako arkitekturaren arteko harreman zuzena kasurako.

Denok dakigunez Graffiti-ak egiterakoan arazoak aurkitu dira, leku askotan ez direlako baimentzen hauek egitea, " Graffiti Research Lab" arte urbanoa aztertzen ari da eta New Yorkeko Eyebeam tailerretik forma ezberdinak garatzen ari dira hauek aurrera eramateko, beste gauza batzuen artean. Hau aurrera eramateko kultura digitaletik datozen tresna eta lengoaiak erabiltzen dituzte. Ideiak: "Videograffitiak" izan daitezke adibidez, Zertarako marraztuko dituzu paretak tantak isuriko dituzten sprayekin X metroko hizki zein marrazkiak proiekta ditzakezunean fatxada batetan?
Rotterdam, 2007
LED Throwies-ak Led-a, litiozko pila bat eta iman bat dute, merkeak eta kantitate handietan produzitzeko errazak dira. Hauek azal metaliko batetan itsas daitezke. Tontakeri bat dirudi baina posibilitate ezberdinak ematen ditu eta hurrengo bideoetan ikusi daiteken modura jendearen arteko elkar harremana sendotu dezake, baita jendea eta eraikuntzaren artekoa; izan ere, kasu honetan eraikina nahi duzun modura hornitu dezakezu eta propio izatearen indarra hartzen du; hau da, zure lan bat izatearen hurbiltasuna, eraikuntza zurea sentitzearen baldintza...
Ondo legoke horrelako ekintzetan parte hartzea noiz behinka inguru hauetatik ere
No hay comentarios:
Publicar un comentario